Lagun agurgarriak:

 

 

            Tolosaldea-Goierriko Pertsona Gorren Elkarteak Zeinu Hizkuntzan egindako Nazioarteko III. Zinema Jaialdia, 2012 GAINDITZEN SARIAK antolatzeko asmoa du. Orain arte, Zeinu Hizkuntzan egindako Film Laburren Nazioarteko Jaialdia antolatu eta egin izan dugu, baina aurten, berrikuntza modura, Zeinu Hizkuntzan egindako Nazioarteko Zinema Jaialdiari ekingo diogu. Aste osoa iraungo du zinemaldiak, eta hainbat film luze, dokumental eta film labur emango dira. Berrikuntza bat ere izango dugu: lehiaketa txiki bat, “Arte Isila” tituluarekin. Bertan, hiru lehiaketa ezberdin egingo ditugu, film laburren lehiaketa, film luzeen lehiaketa eta “Arte Isila” lehiaketa.

 

            Egitasmo horren bidez elkartearen asmoa da artearen eta teknologiaren arloko joera berriak pertsona gorrei hurbiltzea eta, era berean, gune bat eskaintzea aitortza jasotzeko eta bestelako aukera batzuk izateko; izan ere, behin baino gehiagotan pertsona gorrek hainbat oztopo eta eragozpen izaten dituzte kultura-jarduera askotan parte hartzeko.

 

            2012ko “GAINDITZEN” SARIAK 2012ko azaroaren 10ean emango dira, Tolosako Leidor Zineman izango den ekitaldian.

 

            Elkartearen webgunean (http://www.gainditzen.com) duzue informazio gehiago, edozein kontsulta egiteko eta iradokizunak helarazteko. Gomendatzen dizuegu emailak bidaltzerakoan gaia/asunto gisa DEAF FILM idaztea.

 

            Atxikita doazkizue Jaialdiaren oinarriak, zuen iragarki-taulan argitaratzeko eta parte hartzeko interesa dutenek horretarako aukera izateko.

 

            Besterik gabe, jaso ezazue gure agurrik beroena. Adeitasunez

loturak:

kolaboratzailea: